XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txoriek beren habiak nola egiten dituzten ikusi al duzue inoiz? Zeintzu material erabiltzen dituzte? Nola garraiatzen dituzte material horik?.

Txoriek habian erruten dituzte arraultzeak, beren kumeak jaiotzean, lurrera eror ez daitezen; habiek abartxoez edo buztinez eginiko ormak dituzte.

Kumeak arraultzeetatik irtetean, beren gurasoek janaria ekartzen diete; txandaka aritzen dira gurasoak: batzutan aita eta bestetan ama.

Modu honetan, txorikumeak handituz doaz, lumak hazten zaizkie, eta azkenean berek bakarrik hegaz egiten ikasten dute.

Gaur txori horien eta berorien habien imitaketa egitea proposatzen dizuegu.

Horretarako, taldeak egin ditzakezue.

Talde bakoitzean batzuk txori-gurasoena egingo dute, eta beste batzuk txorikumeena.

Aurretik, talde bakoitzekoek txori moeta bat aukeratuko dute; eta txoriez hitz egiten duen libururen batetan, txori moeta horren portamoldea, habia zertzu materialez egiten duten, janaria ekartzeko aita eta ama txandaka ibiltzen direnentz, eta abar ikusiko dute.

Antzezpenean ondoko gauzak antzeztu behar dituzue.

Abarrak ekartzea.

Habia egitea.

Kumeena egiten dutenak habian sartu behar dira.

Eta zeta-paperez, haietariko bakoitzaren gainean arraultze itxurako forma bat egin behar da.

Arraultze guztiak zuriak ez direla eduki behar duzue kontutan.

Batzu izpildunak dira; beste batzu, arre kolorekoak; beste batzu, beltzak; eta abar.

Dena dela, hau guztiau libururen batetan ikusi beharko duzue.